XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oneik su-egiten oso trebeak ziran, eta nazismoaren sortzaillearen alde zalantza barik euren bizia emoteko prest egonazak.

1943.go Urtarillaren erdi-aldean, Hitler-en ikustaldirako prestakizunak biziagotzen zirala egiztatuta gero, frantziar Aurre-Ekintzak Frantzi-n egoan britaniar SOE-ko gudaletxe nagusiari gudalburu bat bialdu eban, egikera ori batera burututeko azterketak egiteko asmoz.

1943.go asieran SOE eritxon eskutuko britaniar indar ori Londres-egaz egunero irratiz artu-emonetan sartuta egoan, eta beste gauza guztien gaiñetik, ondo ezkutatutako dozen-erdi egazkin-landa eukazan bere eskuetan.

Toki bereizi onetan RAF (Royal Air Force edo Britaniar Aire-Gudaroztea)-k sartu-urtera erosoak egiten ekian.

Zorionez oneitako bat Indre-departamentuan bertan, Hitler-ek egun birako ostatu artzera joian egoitzatik naiko ur egoan bat-bateko bedar-leku bat.

SOE barrutik.

Nazi-diktadorea, SS-en 20 gudari bakarren babespean, Frantzi-ko landetxe baten eukitearen abagune gogoangarria zeatz-meatz ez aztertzeko kilikigarriegia zan.

Frantziar makisardsen gudalburu batek eskiñiriko albistea, Frantzi-n britaniar SOE-ko Buruzagiak siñisgogorkeriz entzun eben, baiña ezarian auzi orretaz zearo arduratu ziran.

Baiña, zer zan SOE ori?.

Ba, berba motz orren azpian (ingeleraz, Special Operations Executive edo, euskeraz, Egiketa Berezietarako Antola), azpi-lanean ziarduen britaniarren sare-edatsua ezkutaten zan.

SOE 1940.go Ekainillan irasia izan zan, zorioneko Dunkerke-n Frantzi-ko ta Britani Andi-ko gudaroztea ontziratuta gero.

Bere eginbearra, Downing Street, 10 zenb.aren erabagiz, barriro kontinentera biurtzeko amesari eutsiaz, Nazitarrak oinperatuta euken Europa guztian SOE-k aurre-ekintza daneri laguntza emotea ta bateratze egitea lortu eban.

Churchill-ek emondako agindua izan zan:
Europa-ri su emon.

SOE-k Londres-en lantoki zabaletan etxea artu zuan, atzerrienganako iru sailletan (noruegarra, frantziarra ta olandarra, britaniarraz gaiñera) eurei laguntza zabaltzeko banatua izan zan.